Amaitu da curriculumak aurkezteko epea

2013-06-24

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Hazi Hezi eta hik hasi aldizkarietan erredakzio-lanak egiteko langile bat behar du, Donostian.

 
 

Honako hau eskaintzen da:

-Lanaldi osoko lanpostua, urtebeteko kontratuarekin. Irailaren 1etik aurrera hasteko.

Honako hau izango da kontuan:

-Prentsa idatzian esperientzia edukitzea.

-Haziera eta heziketa gaietan esperientzia eta interesa izatea.

-Ezagutza informatikoa.

-Maketazio-lanetan oinarrizko ezagutza: InDesign, QuarkXPress...

 

Interesa duenak bidal dezala bere curriculuma aldizkaria@hikhasi.eus helbidera uztailaren 5a baino lehen. Uztailaren 9tik 11ra elkarrizketak egingo dira.