"Yoga eta kontzentrazio-teknikak eskolan" ikastaroa

2013-10-24

HIK HASIk, astelehenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era, iraupen luzeko ikastaroa eskainiko du Hernaniko Langile ikastolan.

Datak: azaroak 4, 11, 18 eta 25. Abenduak 2, 9 eta 16. urtarrilak 13, 20 eta 27. Otailak 3 eta 10.

Emailea: Marina PINTOS pianojolea, musika irakaslea eta yoga irakaslea.  

Izena ematea, urriaren 3tik urriaren 31ra bitartean.

 
 
"Yoga eta kontzentrazio-teknikak eskolan" ikastaroa

Irakasle edo hezitzaile  izatea ez da lan erraza, berezkoa duen lanaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude.

Honek guztiak irakasleen osasunean eragin dezake, estresak sistema immunologikoa makaltzen baitu eta gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua areagotu (urduritasuna, lo egiteko arazoak, min muskularrak, kontzentrazio falta, tristura, depresioa, eta abar).

Yogako hainbat teknikak eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte. Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez, haien kontzentrazioa handitu egiten dute, lasaitasuna ezartzen, adimenaren gaitasunak bizkortzen, portaera hobetzen eta ikasketarekiko jarrera baikorra eragiten.

 

Helburuak

- Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu, indartu, energia harmonikoki mugitu, adimena lasaitu eta kontzentratzen ikastea.

- Arnasketak nerbio sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen ikastea.

- Adimena lasaitu eta kontzentratzeko teknikak ikasten, hauek ikasleekin landu ahal izateko.

- Erlajazio sakonaren bitartez, fisikoki eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikastea.

 

Edukiak

- Sarrera: osasuna indartzeko bost puntu.

- Jarrera fisikoa eta bere eragina osasunean.

- Arnasketa prozesua eta bere eragina emozioetan.

- Kontzentrazio ariketak.

- Bisualizazio teknikak.

- Erlajazio sakona.

Sintesia: ikasleekin egiteko erlaxazio, atentzio eta bisualizazio ariketak.

 

Metodologia

Yogak izaera esperimentala daukanez, tailerra hainbat teknika erabilgarriren esperientzian oinarrituta dago. 

 

PREZIOAK:

150 euro hik hasi + Hazi Heziko harpidedunentzat.

160 euro hik hasiko harpidedunentzat edo langabetuentzat.

190 euro PREZIO ARRUNTA.

Diru-sarrera, Laboral Euskadiko Kutxa 3035 0036 15 0360036929 zenbakian egin ezazu, zure izena eta abizenak jarriaz.