"Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko" ikastaroa AZAROAren 23an hasiko da

2013-11-06

HIK HASIk, larunbatetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara, iraupen luzeko ikastaroa eskainiko du Hernaniko Langile ikastolan.

Datak: azaroak 23, abenduak 14, urtarrilak 11 eta 25, otailak 8 eta 22; eta, martxoak 8 eta 23.

Emailea: Urko AROZENA, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) perkusio irakaslea.  

Izena emateko, urriaren 3tik urriaren 31ra bitartean.

 
 
"Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko" ikastaroa AZAROAren 23an hasiko da

Produkzioa gero eta gehiago baloratzen den jendarte honetan, gizakion benetako osotasunaren prestakuntzan dauzkagun hutsuneak nabarmendu egiten dira: konfiantza eza, beldurrak, muga estuak, pertzepzio ez zuzenak, gure buruarekiko eta inguruarekiko sinesmen ez zuzenak, eta abar. Barne lanketa bidez norbanakoak berezko baliabideak landu, garatu eta plazaratzeko beharrezko indarra eta ziurtasuna eskuratuko du, bizitza-kalitatea ikaragarri hobetuz eta ingurukoei hobetzen lagunduz. Ah! Eta gehiago eta hobeki “produzituz”.

 

Norentzat

Pertsonaren garapenari zuzendutako ikastaroa izanik, irakasle, guraso zein bestelako profesionalek har dezakete parte.

 

Helburuak

- Kontrol mentala, PNL, Sofrologia, eta beste hainbat barru-lanketarako tresnen

ezagutza eskuratu.

- Ametsak ulertu eta lantzeko tresnak ezagutu

- Gauez zein egunez, norbere baliabideen ezagutza hobetu, erabili eta garatzeko tresnak.

 

Gaiak:

- Meditatzeko egoera nola lortu.

- Indarberritzeko ariketa (edozein egoeratan gure burua indartzeko).

- Norbere baliabideen ezagutza errazteko tresnak.

- Norbere helburuak lortzea errazteko tresnak.

- Norbere buruan sinetsi eta konfiantza lantzeko tresnak.

- Jendaurrean gustura moldatzeko tresnak (hitzaldiak, bilerak, azterketak, aurkezpenak, oposizioak, eta abar).

- Maite ditugun pertsonak beste era batera laguntzeko tresnak.

- Egunerokotasunean gertatzen diren gatazkak baretu eta konpontzeko tresnak.

- Errendimendu intelektuala hobetzeko tresnak (memoria, kontzentrazioa, eta abar).

- Errendimendu fisikoa hobetzeko tresnak.

- Bizitza hobetzen laguntzeko ametsak lantzeko tresnak...

 

Metodologia

Ariketak eta kontzeptuak praktikatu eta barneratu ondoren, sortzen diren galderak erantzungo dira. Hainbatetan, ariketa, praktikatu ondoren azalduko da. Beste batzuetan, azaldu ondoren praktikatu egingo da. Ikastaroa erabat parte-hartzailea da.

 

PREZIOAK:

150 euro hik hasi + Hazi Heziko harpidedunentzat.

160 euro hik hasiko harpidedunentzat edo langabetuentzat.

190 euro PREZIO ARRUNTA.

Diru-sarrera, Laboral Euskadiko Kutxa 3035 0036 15 0360036929 zenbakian egin ezazu, zure izena eta abizenak jarriaz.