AMAITU DIRA Hik Hasi Udako Topaketak

2014-07-08

Hik Hasik eta EHUko Pedagogiak antolatuta, uztailaren 2an, 3an eta 4an, goizeko 9:00etatik 14:00etara hainbat ikastaro egin dira Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean, Santamaria liburutegian, Irakasle Eskolan eta Ekintza ikastolan. (Hemen argazki batzuk)

580 kide, giro ederrean aritu dira goizetako ikastaroetan eta 107 arratsaldeetako saio libreetan. ZORIONAK DENOI!!, eta, UDA EDERRA IZAN DEZAGULA!!!!

 

 
 
AMAITU DIRA Hik Hasi Udako Topaketak

ARRATSALDEETAKO SAIOAK

Donostiako Pedagogia fakultatean

 

AZTEAZKENEAN, uztailaren 2an, 16:00etan

O.1 GELA:

- Idazkera txarra bideratzeko irizpideak: saio praktikoa.

Eraman ezazue landu nahi den idazkera, edo bidali aldez aurretik pdf-an gida@hikhasi.eus helbidera.

Emailea: Irune IBARRA EHUko irakaslea

 

O.6 GELA:

- Prebentzioa eta esku-hartze goiztiarra.

Haurdunaldian hasi eta 3 urte arteko prebentzioa. Ziklo hori osoki hartzen duen lan hau aitzindaria da Europan.

Emailea: Ramon MAUDUIT psikologoa eta prebentzioan aditua

 

OSTEGUNEAN, uztailaren 3an, 16:00etan

O.1 GELA:

- Gorreria eta ikasle gorrekiko sentsibilizazio-hitzaldia.

Emailea: EUSKAL GORRAK  elkartea

 

O.6 GELA:

- Animaliek lagundutako esku-hartzeak.

Azken urteetan egin dituzten esku-hartzeez hitz egingo dute eta laguntza-animalia bertan izango da.

Emailea: BOCALAN BIAK BAT  elkartea