Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako deia

2015-01-07

Hik Hasik gutxi landu duen esparrua izan da Bigarren Hezkuntza. Orain arte, ez gara gai izan ziklo horretan diharduten profesionalengana iristeko, eta landu beharreko esparrua dela iruditzen zaigu. Horregatik, Bigarren Hezkuntzako errealitatea ezagutu nahi dugu alor hori jorratzen duten irakasleen eskutik. Nerabezaroak duen garrantzia kontuan hartuta, hezkuntza hausnarketa egin nahiko genuke, eta, esparru horretan dabiltzan profesionalen parte-hartzea beharrezko litzateke.

 

BILERA eguna, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 6:00etan, Donostian.

 
 
Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako deia

 

Bilera ongi antolatzen laguntzeko, izena eman ezazu IZENA EMATEA fitxa beteta. Bestela, hikhasi@hikhasi.com postan eskaera egin.

Izena emateko azken eguna, urtarrilaren 16a da.

 

 

*Oharra: Interesa baldin baduzu, baina parte-hartzerik ez baduzu, fitxa bete ezazu hori adieraziz eta bileran hitz egindakoaren akta bidaliko zaizu posta elektronikoaren bidez.