Amaitu da "II. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA" jardunaldietan izena emateko epea

2015-04-20

Izena emateko epea amaitu denean zera esan genezake: ostiraleko jardunaldian 384 kide arituko dira Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan (kubo txikia), eta, larunbatekoan, berriz, 408. Guztira, 537 kidek hartuko dute parte.

Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, VERD DOLG JAZZ dokumentala eskainiko da EDONORENTZAT irekia. Dokumentala, Bartzelonako Ripollet herriko EL MARTINET eskolaren gainekoa da. Bertan izango dira Marc Bonás dokumentalaren zuzendaria eta Montserrat Navarro eskolako zuzendaria eta Lidia Esteban hezitzailea.

Duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari ­jarraipena emateko, oraingoan, aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal ­Herriko hainbat esperientzia ezagutuko ditugu. Jardunaldien antolaketan, hezkuntzako, aisialdiako, euskarako eta kulturako 12 eragile izan ditu bidelagun Hik Hasik.

 
 
Amaitu da "II. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA" jardunaldietan izena emateko epea

Informazioa eta izena ematea: www.hikhasi.eus helbidean