Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira

2015-06-25

Soziolinguistilka klusterrak EHUko udako ikastaroekin batera, Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira ikastaroa antolatu du.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.eus

 
 
Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira

Koldo Mitxelenak Ramon Piñeirorekin izan zuen harremana kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak eta Galiziako Xuntak honako mintegia antolatu dute "Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira".

Antolaketan parte izan dira baita ere, Galiziako Kultura Kontseilua (Galiziako Consello da Cultura Galega) Ramon Piñeiro Zentroa eta HABE. Soziolinguistika Klusterrak, era berean, ikastaroaren antolakuntzan lankidetzan aritu da.

Ikastaroaren zuzendari Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritza) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) dira, eta hizlari modura parte hartuko dute honako adituek:

Euskal Herriko zein kanpoko unibertsitateko irakasleak: Xabier Aierdi, Miren Azkarate, Albert Branchadell, Francisco Caamaño, Jasone Cenoz, Henrique Monteagudo, Fernando Ramallo; unibertsitate esparrutik haragoko adituak: Pedro Miguel Etxenika, Meirion Prys, Anjel Lertxundi, Ibon Sarasola, Mikel Zalbide.

Herri administrazioko arduradunak: Xesus Alonso. Galiziako Akademiako presidentea, Patxi Baztarrika.  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ester Franquesa. . Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Valentín García.  Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia, Ramón Villares. Galiziako Kultura Kontseiluko presidentea.

Horiez gain, hainbat saio elkarrizketa moduan izango direnez, bertan saioak gidatzen honako adituak izango dira: Estibaliz Amorrortu, Nerea Azurmendi, Ana Urkiza, Elixabete Larrinaga, Miren Lourdes Oñederra eta Elixabete Pérez

Zure interesekoa izango delakoan, animatu nahi zaitut matrikulatu zaitezen, bada, irailaren 1ean eta 2an egingo dugun mintegi honetan.

Matrikula prezioa eta argibide gehiago: Soziolinguistika Klusterra;

 EHUko ikastaroaren izen ematea, hemen klikatuz egin dezakezu:

Har ezazu nire agur beroa
Belen Uranga,
Soziolinguistika Klusterra 943 592 556
b.uranga@soziolinguistika.eus