ESTONIArako bidaira izena emateko AZKEN EGUNAK

2016-02-12

Hik Hasik antolatuta, hezkuntza-bidaia egingo da martxoaren 28tik apirilaren 2ra Estoniara.

Zergatik Estonia? Euskal Herria bezala, ez delako oso herrialde handia, hizkuntza propioa duelako, herrialdearen antolaketan hezkuntzak garrantzia handia duelako, hezkuntza sistema parte-hartzailea eta deszentralizatua duelako, nazioarteko neurketetan hezkuntza-emaitza onak eskaintzen dituelako, eta abarrengatik.

Izena emateko azken eguna, otsailaren 21.

 
 
ESTONIArako bidaira izena emateko AZKEN EGUNAK

1991n lortu zuen independentzia. Harrezkero, bere herri nortasuna eta hezkuntza propioa garatzen ari da etengabe.

 

EGITARAUA:

Martxoaren 28an, Bilbotik Tallin-era bidaia.

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n, Estoniako hezkuntza sistema ezagutzeko hitzaldiak jasoko dira; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako eskolak bisitatuko dira; Irakasleen formakuntza ezagutuko da, eta abar.

Apirilaren 1ean, bisita turistikoak egin.

Apirilaren 2an, Euskal Herrirako etorrera (Rigatik Bilbora).

 

PREZIOAK:

Hik Hasiko harpidedunak, 1.150 euro.

Prezio arrunta, 1.250 euro.

 

* Prezioan hauxe sartzen da:

-Euskal Herria-Estonia arteko joan-etorriak.

-Tallineko hotela biko geletan eta gosariak.

-Estonian jasoko diren hitzaldiak, eskoletarako bidaiak, bisitak eta eguerdietako bazkariak.

-Bisita turistikoak.

-Estonieratik euskararako itzulpenak.

 

*Oharra: Matrikularen erreserba baliagarri izateko, 400 euro ingresatu behar dira.