"GURE NORTASUNA" hausnarketa eta eztabaida irekia Donostiako IRAKASLE ESKOLAN, gaur

2016-03-07

205. hik hasi aldizkariarekin batera, Juan Inazio Hartsuagak prestatu duen GURE NORTASUNA liburuxka argitaratu dugu. Horren gaineko eztabaida irekia egingo da martxoaren 7an arratsaldeko 17:30ean hasita Donostiako EHUren Irakasle Eskolan (Oñati plaza, 2).

Eztabaidan parte hartzeko interesa duenak dei dezala 943 371 408 zenbakira edo idatz dezala hikhasi@hikhasi.eus helbidera. Parte-hartzea DOAN da.

 
 
"GURE NORTASUNA" hausnarketa eta eztabaida irekia Donostiako IRAKASLE ESKOLAN, gaur

Hezkuntzaren arloan lanean ari garen hainbat eragile, irakasle eta bestelako profe­sional arduratuta gaude azken urteetan nagusitzen ari diren zenbait balio eta jarrerarekin. Indibidualismoa, norberekoi­keria, besteak baino gehiago izateko grina, desinteresa, pasibotasuna, bortizkeria, iruzurkeria… egunero gure inguruan ikusten ditugun jokabideak dira.
Familiaren, eskolaren, kaleko bizitzaren nahiz komunika­bideen bitartez zer da gure haurrek eta gazteek jasotzen eta esperimentatzen dutena? Zer ikasten dute? Zein balio, jarrera eta jokabide barneratzen dituzte?
Iruditzen zaigu gaur egun transmititzen diren balio nagusien inguruan gogoeta egiteak merezi duela. Ez inori errua botatzeko eta inoren miseriak azaleratzeko, baizik eta nolakoak izan nahi dugun eta zer-nolako gizartetan bizi nahi dugun erabakitzeko.
Egiteko horretan hondar ale bat jartzeko xedez, eskuartean duzun Juan Inazio Hartsuaga­ren Gure nortasuna hausnar­ketarako materiala argitaratu du Hik Hasik. Uste baitugu ekimena, talde-izana, zorrozta­suna, askatasuna, duintasuna, eskuzabaltasuna, berdinta­suna… eta beste hainbat balio bultzatzea, gure esku dagoela.