REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen

2016-03-22

Italiako Reggio Emiliako Udal Haur Eskolek, 0-6 urte ­artekoek, ospe handia dute mundu osoan. 50 urteko ­ibilbidea egin eta gero, duela 6 urte, Lehen ­Hezkuntzako proiektua garatzen hasi ziren. Prozesua amaiturik, garai egokia da Lehen Hezkuntzako proiektu horren ­ezaugarriak eta garapena nolakoa izan den ezagutzeko.

Beraz, Loris Malaguzzi eskola ezagutuko dugu, 3-11 urte bitarteko ­haurrekin garatutakoa da. Hau da, Haur Hezkuntzako ­bigarren zikloa (3-6) eta Lehen Hezkuntza osoa (6-11). Horretarako, jardunaldia antolatu da APIRILAren 16an, larunbata, 9:00etatik 18:00etara, DONOSTIAko EHUn.

 
 
REGGIO EMILIAko Lehen Hezkuntza ezagutzen

Hainbat aurkezpen egingo dira:

     - Eskolaren ezaugarriak eta antolaketa orokorra.

     - Espazioak eta arkitektura.

     - Proiektuak eta kurrikuluaren erlazioa.

     - Helduaren papera.

     - Harremanak gurasoekin.

    - Haur Hezkuntzaren filosofiak Lehen Hezkuntzan nola jarraitzen duen edo egokitzen.

    - Eta abar.

 

Emailea:

     - Maddalena Tedeschi. Eskolako Pedagogia arduraduna.

     - Rosa Buonanno. Eskolako Lehen Hezkuntzako hezitzailea.

 

Ordaintzeko: 

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

EGUNA:

apirilak 16

ORDUTEGIA:

9:00etatik 14:00etara

16:00etatik 18:00etara 

 LEKUA:

Donostiako EHUn, Barriola eraikinean
MATRIKULA EPEA: 2016-04-10
PREZIOAK:

 

 

Hik Hasi + Hazi Hezi harpidedunek 30 euro.

Hik Hasiko harpidedunek 35 euro.

Langabetuek 40 euro.

Ikastetxe harpidedunek 50

Hazi Heziko harpidedunek 50 euro.

Prezio arruntak 60 euro.