"JOLASGUNE 2016" Ozetan

2016-05-19

Maiatzaren 29an, Ozetan (Araba), "Hasi jolasten, jolasten hazi" lelopean, hezkuntza, hazieraeta bidelaguntza I. jardunaldia egingo da.

JOLASGUNE Haziz Hazi plataforma osatzen duten proiektuen (Zapaburu Eskola, Plisti-Plasta, Gutxinaka-Gutxinaka, Eduki, Pixkanaka, Mara-Mara, La Brújula de Leonardo, Xixupika, Zuhaizten eta Ale)  lankidetzarekin jaio den ekitaldia da.

 

 
 
"JOLASGUNE 2016" Ozetan

Jolasaren egun internazionala dela aprobetxatuz, jai egun bihurtu dute, non heziketa proiektu oso ezberdinak batzen dituen ideia bera aldarrikatu nahi dute: hain sinplea eta aldi berean hain konplexua “jolastu” deitzen diogunaren transzendentzia, balioa eta beharra.

“Hasi jolasten, jolasten haziz” lelopean, jolasa, jolas librea, benetakoa, espontaneoa, barrutik ateratzen zaiguna, jolastea soilik helburu duen jolas hori, modu zorrotzean errespetatzen den jolasa, epaiketarik eta manipulaziorik onartzen ez duen jolasa, jolas hori da munduari lotzen gaituena eta mundu hori ezagutzeko, ulertzeko eta honi buruz ikasteko aukera ematen diguna. Jolasak hazi egiten gaitu. Zertara itxaroten ari gara jolasarekin hasteko?.
Ozetan hilaren 29an!

Lekua
Barrundiako Polikiroldegia Ozetan (Araba)

Eguna eta Ordutegia
Maiatzak 29 igandea 11:00etatik 19:00ak arte.

Bazkaria
"Babarrunada herrikoia" egingo da eta pertsona bakoitzeko 5€-tako balioa du (4€ babarrunada + 1€ edalontzi erabilgarria, edariak aparte). Babarrun errazioa sakramentuekin edo barazkiekin eta ogia barne.
Platera, koilara eta bazkaltzeko (ahozapia, fruta, etab.) eta esertzeko (estera, tapakiak, etab.) komenigarria ikusten duzuna ekarri behar da.

Bazkariaren erreserba:
Zurre bazkariaren erreserba egin dezakezu hurrengo loturan: https://reserve-me.com/listings/view/1031764. Bazkariaren erreserba egiteak ez du suposatzen aldea urretik ordaintzea, vaina, modu horretan, kantitaeak hobeto aurreikusiko ditugu.

Bazkarirako Tiket salmenta
Gasteizen tiketak salduko dira hurrengo lekuan "Gutxinaka-Gutxinaka" (Praga Hiribidea 8, sarrera Ekialdeko Parketik). Jardunaldiaren egunean bertan (maiatzaren 29an) ere salduko dira Haziz Haziko informazio puntuan.