HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk Espainian onartu berri dituzten errebalidei ere planto egingo die

2016-08-02
Espainiar Estatuko Ministroen Kontseiluak onartu berri ditu LOMCEren errebalidak, DBH eta Batxilergoko etapa bukaerari dagozkionak. Euskal hezkuntzaren kontrako inposizio berria da hau.

 

 
 
HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk Espainian onartu berri dituzten errebalidei ere planto egingo die
HPT-tik erabaki horren salaketa irmoa egiten dugu, ondorengo arrazoiengatik:
  • Berriz ere, dekretu bidez, hezkuntza komunitatearen inongo parte hartze barik onartua izan da, Ppren mesedera.

  • Ikasturteko azken eguna erabili dute horretarako, hezkuntza komunitatea desaktibatuen dagoen garaia.

  • Hezkuntza komunitate guztia errebalida horien kontra gaude, horren adibide dira berton 170 ikastetxek egindako planto masiboa.

  • Errebalidak datorren ikasturte honetan jarriko dira martxan eta batxilergokoak unibertsitatera sartzeko balioko du.

  • 2017-2018 ikasturtean, aldiz, erabat lotesleak izango dira eta ikaslearen tituloa jokoan egongo da.

 

 

  1. Honen aurrean, HPT-tik ondorengoa egingo eta eskatzen dugu:

    • Orain arte 3. mailako azterketarekin egin bezala, errebalida hauei ere PLANTO egingo diegu.

    • Dei egiten diogu hezkuntza komunitateari, eta bereziki ikasle mugimenduari, elkarlanean azterketa hauei planto egin diezaiegun.

    • Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari exijitzen diegu, hartu duten norabidea erabat aldatu eta hezkuntza komunitatearen hitza betez LOMCE ez dezaten aplikatu, eta noski, errebalida hauek ere ez.

    • Ordua da plantoa baliatu eta gure ebaluazio eredu propioaz hausnartzeko. Egungo eredua erabat agortua dago eta inposizio etengabeak paraitzen ari gara. Beraz, guk gure eredu propioa definitu beharra dugu eta horri ekingo diogu HPT-n datorren ikasturtean.

  2.                      

  3.               HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

     

                        hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com         

                http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es