IV. Ttiklik! idazlan laburren lehiaketa

2016-09-18

Gurasoei gutuna: "Gure gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera".

Gutuna bidaltzeko epea azaroaren 10 artekoa da.

 
 
IV. Ttiklik! idazlan laburren lehiaketa

Datorren irailaren 29an18 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, laugarren aldiz, TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu, aurten IRRIEN LAGUNAK bidelagun ditugularik.

 Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama eta aitari, bihotzez.

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, 'gurasoei gutuna' lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera.

Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.

Ikus: OINARRIAK

Mila esker, eta animatu parte hartzera!

TTiKLiK! TALDEA