GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka aurkeztu zen

2017-03-06

Liburuxkaren aurkezpen-ekitaldia egin zen martxoaren 6an Donostiako EMAKUMEEN ETXEAN.

hik hasi  hezkuntza-aldizkaria berezia egin du, feminismoari buruzko monografikoa baita, ESKOLA FEMINISTA izenburupean. Eta horrekin batera, CHIMAMANDA ADICHIEren GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka argitaratu du, aldizkari horrekin banatzeko irakasleei eta Euskal Herriko ikastetxe guztietara.

 

 
 
GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA liburuxka aurkeztu zen

 

 

‘GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA’, EUSKARAZ ARGITARATURIK

 

 

 

 

 

 

     Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan duena, euskaraturik eta Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu du hik hasi-k, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan dezaten, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabalduko baita.

 

LIBURUAREN IZENA: GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA

EGILEA: Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarra

HITZAURREA: Lorea Agirre Dorronsoro

ITZULPENAREN SUSTATZAILEA: Plazara Goaz euskara elkartea

ITZULTZAILEA: Euskaratu-AEK

ARGITARATZAILEA: hik hasi egitasmo pedagogikoa

ZAPALPENA: librea eta Euskal Herriko ikastetxe guztietara