Ikasketa-zerbitzua jardunaldia

2017-03-16

Barakaldoko Berritzeguneak antolatuta, "Ikasketa-zerbitzua. Un proyecto colaborativo de utilidad social" jardunaldia egingo da apirilaren 6an Barakaldoko Berritzegunean.

 
 
Ikasketa-zerbitzua jardunaldia

Gaur egun, munduaren irakurketa kritikoa egin ahal izateko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dituen eskola aldarrikatu beharra dago, berrikuntzarako tresnak ahal bideratzen dituena, beti ere balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean eta pertsonei bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan moldatzen lagunduko diena.

Ekimena, sormena eta parte-hartze aktiboa krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen gizarte trebetasunak eta tresnak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, trebetasun horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Lan honetan, Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoa, tresna ezin hobea bilakatzen da. Metodologia honen bidez, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartzen ditugu, inguru hurbilean proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen doaz  eta  aldi berean edukiak ikasten dituzte.

Metodologia honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta. Arrakasta hau Donostiako San TelmoMuseoan eta Gasteizko Europa Jauregian egin genituen jardunaldietan ere islatu zen, non hezkuntza maila eta esparru guztietako 170 lagunek baino gehiagok parte-hartu zuten.

Metodologia hau zabaltzen jarraitzeko eta hobeto ezagutzeko “IKASKETA-ZERBITZUA. Un Proyecto Colaborativo de Utilidad Social” jardunaldia antolatu dugu. Oraingo honetan hiru izango gara antolatzaileak: Zerbikas Fundazioa, Barakaldoko Berritzegunea eta Jolas eta Ekin. Jardunaldia apirilaren 6an Barakaldoko Berritzegunean  izango da eta bertan hurrengo hizlariak izango ditugu: Arantxa Etxebarria, Barakaldoko Berritzeguneko Zuzendaria; Rafa Mendia, I+ZSn aditua eta Zerbikas fundazioko kidea; eta metodologia hau aurrera eraman duten Euskadiko lau ikastetxeen esperientziak.

 
HELBURUAK
Ikasketa-Zerbitzuaren oinarrizko terminoak eta honen balio pedagogikoa ezagutzea.
Ikasketa-Zerbitzuan sakontzea proiektu kolaboratibo integral bat bezala.
Ikasketa-Zerbitzuaren bidez ikasitako konpetentzien ebaluaketa.
Ikasleek beraien ikasketa prozesuaren protagonistak izatearen gaineko hausnarketa

EDUKIAK
Ikasketa-Zerbitzua ikasleen konpromezu sozialaren pedagogia da
Ikasketa-Zerbitzuak hiru elemetu artikulatzen ditu: beharrak, ikasketak eta parte-hartzea.
Ikasketa-Zerbitzuen proiektuen etapak: aztertu, diseinatu, planifikatu, gauzatu, ebaluatu, itxi eta zabaldu.
Parte-hartzea hezkuntzarako tresna bezala: ikasleak proeiketuen protagonistak bilakatzen dira.

NORI ZUZENDUA
- Irakasleak [Lehen, Bigarren edo Goi Mailako hezkuntzakoak]
- Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak
- Orientatzaileak eta pedagogoak
- Magisteritza eta Pedagogia ikasleak
- Gizarte Langileak eta Hezitzaileak
- GKEetako teknikariak
- Guraso Elkarteak
- Aisialdiko Begiraleak
- Interesatuta dagoen edonor
 
Data:
2017ko apirilaren 6an.

Lekua:
Barakaldoko Berritzegunea
Burtzeña Plaza 0, 48903 Barakaldo [Gurutxeta metro geltokia]

Ordutegia:
9:00 - 14:00

Izen ematea:
Musutruk [lekuak agortu arte]
IZEN EMATEA ON-LINE (izen ematea derrigorrezkoa da)
(irakaslea ez bazara edo izena ematerakoan arazoak badituzu gurekin haremanetan jarri)
Info +:
945 22 65 95 // jolasetaekin@gmail.com