Ekainaren 11n ESKOLA TXIKIEN FESTA Arroa Behean

2017-06-06

Igandean, ekainaren 11n, ESKOLA TXIKIEN FESTA egin da Arroabean. 

Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean hainbat ekitaldiez osaturiko egitaraua antolatu da. 

 
 
Ekainaren 11n ESKOLA TXIKIEN FESTA Arroa Behean

EGITARAUA:

Harrera gunea:

  • 10:30-11:15: Harrera ekitaldia.
  • 11:30-13:30: Jolasak.
  • 15:30-19:30: Puzgarriak.
  • 16:00-18:00: Araitz eta Garaziren erromeria.

Plaza:

  • 11:30-19:30: Photocall.
  • 15:30-18:30: Marokoar kultura, aurpegi margoketa, kareta eta txapa tailerra zein txalaparta tailerra.
  • 18:00: Apar festa.

Zirko gunea:

  • 11:30-13:30: Jolasak.
  • 11:30-19:30: Puzgarriak 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.
  • 15:30-19:30: Malabareak.

Narkis Balentziaga kalea:

  • 14:00: Kantu bazkaria, Arroako abesbatza eta Aran soinu-jotzailearen eskutik.

Kolorea gunea:

  • 11:30-13:30: Jolasak, henna tailerra eta bainu-gatzen tailerra.
  • 16:00-18:00: Maite Franco ipuin kontalariaren bi saio 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Euskal jolasen gunea:

  • 11:30-13:30: Jolasak.
  • 16:00-18:00: Ekainberri abentura tailerra.

Egun osoan zehar: Zestoako banda, trikitilariak, batukada eta Inpernupeko joaldunak.