REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoan norbere kontura joateko aukera dago soilik

2017-06-27

Urriaren 10etik 14ra REGGIO EMILIAko eskolak ezagutzeko bidaia pedagogikoa antolatu du Hik Hasik. Dena Hik Hasik antolatutako aukera guztiz bete da. Beraz, inork joateko asmorik badu, 3 kidentzako FORMAZIOA SOILIK hartzeko aukera dago. Hau da, bidaia eta egonaldia norberak antolatu behar ditu.

Italiako REGGIOEMILIA hirian hamarkadatan garatzen ari diren hezkuntza-proiektu aurrerakoi eta emankorra ezaguna da mundu osoan.

0-3ko kabiak eta 3-6 urte bitartekoen zentroak ezagutzeko aukera izango da. 3-11 urte bitartekoen Loris Malaguzzi eskola ere bisitatuko da.

 
 
REGGIO EMILIArako bidaia pedagogikoan norbere kontura joateko aukera dago soilik

Izena emateko bi aukera bakarra geratzen da:

2. Hik Hasirekin formazioa soilik egitea.

Formazioaren erreserba egiteko, 775 euroko diru-sarrera (hik hasiren harpidedunak 725) egin behar da.

 

EGITARAUA

 

Urriak 11, asteazkena

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 12, osteguna

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

Urriak 13, ostirala

Aurkezpenak, formazioa eta eskoletara bisitak.

 

PREZIOAK
Bi aukera daude:

1. Hik Hasik DENA ANTOLATUTA: 1.475 euro (hapidedunak 1.425). (BETETA DAGO. EZ DAGO AUKERARIK)
*Hegaldia Bilbo-Bolonia joan-etorria.

*Autobusa Bolonia-Reggio Emilia joan-etorria.
*Hotela gosariarekin.
*Hiru formazio egunetako bazkariak.
*Hitzaldiak eta euskararako itzulpenak.
*Eskoletako bisitak (autobusa eta itzulpena barne).
*Asegurua.

2. Hik Hasik FORMAZIOA SOILIK ANTOLATUTA: 775 euro (hapidedunak 725). (AUKERA DAGO ORAINDIK)
*Hitzaldiak eta euskararako itzulpenak.
*Eskoletako bisitak (autobusa eta itzulpena barne).
*Hiru formazio egunetako bazkariak.
*Asegurua.

 

Loris Malaguzzi (1920-1994)

- Loris Malaguzzi pedagogoak urte asko aritu zen Reggio Emiliako 0-6 urte bitarteko haurren zaintza eta hezkuntza ikertzen, esperimentatzen eta garatzen hango hezitzaileekin, gurasoekin eta haurrekin.

- Berak zioenez, haurra da guztiaren erdigune, eta herri osoak egon behar du inplikatuta haurren heziketan.

- Bestalde, haurrak ikasteko eta garatzeko ehun hizkuntza dituela zioen, eta, hizkuntza horiek ahalik eta hobekien garatzeko aukera izan behar duela: gorputza, hizkuntza, artea, hainbat espresio mota, harremanak, eta abar.