"Euskal Herria kultura matrilineala" aurkezpena

2017-11-13

Hik Hasik antolatuta, "Euskal Herria kultura matrilineala" liburuaren aurkezpena eta horren gaineko eztabaida egingo da Mari Carmen Basterretxea egilearekin, azaroaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako EHUren HEFA IIan (Magisteritzan).

Interesa duenak sarrera libre izango du. Gure asmoa, bi orduko saioa egitea da; hau da, 20:00etarako amaitzea.

 
 
"Euskal Herria kultura matrilineala" aurkezpena

SINOPSIA

M. Carmen Basterretxeak liburu honetan Euskal Herriaren bilakaera antropoligikoa eta historikoa egiten du. Alde batetik, sintesi gisa, indígena izenaren eztabaida sortzen du. Beste alde batetik, azaltzen du euskaldunon kolonizazio prozesua Euskal Herrian nolakoa izan zen, K.a eta K.o. Hori dela eta, euskaldunon jatorrizko kulturaren egiturak aztertzen ditu. Analisi horretan kontuan hartzen ditu beste kontinenteetako kulturak, baita Euskal Herrira etorri ziren lehenbiziko kolonizatzaileak, eta bere lan etnografikoa, besteak beste. Analisi horrek erakusten digu euskaldunon bizimodua nolakoa izan zen esparru guztietan. Esparru horiek dira: senide-egitura, ekoizpen sistema, lana, igarotze-errituak, ekintza sozialak, esparru politikoa eta juridikoa, besteak beste.

Beste ikuspuntu interesgarria da, herri kolonizatzaileek egin zuten kolonizazio prozesua, eta horren arrazoia.

Hori guztia hartuta, euskaldunon bizitzako filosofía erakusten digu, eta filosofía horren seinaleak gaurko Euskal Herrian bizirik daudela baieztatzen du, ardatz matrilineala erakutsiz. Beraz, liburu honetan ekarpen ugari aurkitzen ditugu euskaldunon jatorrizko bizimoduari dagokionez.

Mendeetako bilakaera horretan Erdi Aroko testuingurua aurkitzen dugu, XVI. mendean Nafarroako Erresumaren kolonizazio prozesua dela eta. Horrela, M. Carmenek jarraitzen du, testuinguru ezberdinak aztertzen, gaurko gizartera helduz. Gaurko gizarteari dagokionez krisi ekonomikoari astindu bat ematen dio, krisi ekonomiko horren gakoak adieraziz. Baita aukera batzuk luzatzen ditu, irtenbide gisa, jakinda euskaldunok desagertzeko zorian gaudela. Beraz liburu honetan aurkitzen dugu euskaldunon Kultura, Kultura Matrilineala.

M. Carmen Basterretxea.