"Amatasuna eta aitatasuna, guztion ardura da" jardunaldia

2017-11-21

Urtarrilaren 27an, goizeko 10:30ean hasita, Zumaiako Aita Mari aretoan Laura Gutman argentinarra izango da.

“AMATASUNA ETA AITATASUNA, GUZTION ARDURA DA” izeneko solasadi hau hizketaldi irekia izango da. Gure egia emozionalari elkarrekin aurre egiteko, haurrak izan ginenean bizitakoa ulertzeko, bizitako horrekin zer egin genuen jakiteko, eta batez ere, zer egin dezakegun gaur zibilizazio gozoagoa, samurragoa, lagungarriagoa, solidarioagoa eta ekologikoagoa lortzeko hainbat hausnarketa partekatuko ditu Laura Gutmanek.

 
 
"Amatasuna eta aitatasuna, guztion ardura da" jardunaldia

Seme-alaba txikiak baditugu, ez dezagun aukera galdu. Seme-alabarik ez badugu, edo dagoeneko helduak badira, badagu ulertzerik eta gure lagun hurkoaren alde lan egiteko aukerarik.

Meitaimaitieren eskutik etorriko da Laura Gutman Zumaiara, eta dagoeneo sarrerak erosteko aukera dago www.meitaimaitie.com webgunean.