"Ipuinekin eta emozioekin" formazioa

2018-02-07

Azkoitiako BIZILORE eskola aktiboak antolatuta, "Ipuinekin eta emozioekin" formazioa eskainiko du otsailaren 24an hasita. Hurrengo saioak, martxoaren 17an eta 24an izango dira.

Otsailaren 14 arte eman liteke izena, honako helbidean: http://bizilore.eus/

 
 
"Ipuinekin eta emozioekin" formazioa

IPUINEKIN ETA EMOZIOAREKIN

IKASTAROAREN HELBURU OROKORRA

Emozioei lagundu ahal izateko baliabideak,trebetasunak eta bitartekoak partekatzea.

 

BERARIAZKO HELBURUAK

-Emozioak ulertzeko kontzeptu klabeak ezagutzea.

-Estrategiak ikastea umeei emozioak arakatzen,adierazten eta autogestionatzen erakusteko.

-Hezkuntza emozionalaren berri ematea modu praktikoan  jolasaren eta ipuinaren bitartez.

-Haur literaturaren inguruan orientatzea eta aholkularitza  ematea ikuspuntu kritiko eta errespetuzko batetik.

-Emozio desberdinak biziaraztea berariazko dinamiken bitartez.

 

METODOLOGIA
 
Ikastaroan nagusituko den metodología bizipenezkoa izango da,tarteka kontzeptu teorikoen azalpenak oinarri hartuta.Bizipen- dinamikek eta ipuinek hartuko dute ikastaro honen zatirik handiena, uste dugulako hori dela ikasteko modurik onena , alderdi kognitiboa eta emozionala uztartu eta partehartzaileen potentziala azaleratuz.
 
Dinamikekin, ekintzekin eta modulu bakoitzerako aukeratutako ipuinak entzunda lagundu dezakegu ukatutako edo erreprimitutako alderdiak deskubritzen.Alderdi horiek oinarrian ez dira ez onak ez txarrak, eta hortik abiatuta alderdiak berrikusi, beren gaitasunak aurkitu eta blokeo emozionalak gainditu ahal izango ditugu, horiek ezagututa modu libre eta osasuntsuagoan adierazteko eta ondorioz haurrei laguntza hobea eskaintzeko.
 
 
MODULUAK
 
1.modulua: Hezkuntza emozionala.Sarrera.
 
Aurreneko modulu honetan ibilbide teorikoa egingo da.Horrela,emozioarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasita, laguntza emozionalaz jardungo dugu,horrek umeen osasun ona bermatzeko duen eraginaz ohartzeko.Hori guztia ipuinekin eta bizipen-dinamikekin prestatuko dugu,horrela  ikasten dugunak barrutik kanporanzko norabidea izango du, eta guztia gure sentipenekin erlaziorik ez duen hitz multzo batean geratzea ekidingo dugu.

 

2.modulua: Beldurra

Modulu honetan agian sekula pentsatzen jarri ez garen gauza baten inguruan hausnartuko dugu:``zerbaitekiko beldurra sentitzea  gauza naturala da’’.Kontua da beldur horren aurrean nola erreakzionatzen dugun.Hurtzaroan agertzen diren beldur moten inguruan hitz egingo dugu,eta haurrei prozesu horretan laguntzeko moduez ere bai. Jakina, modulu honetan ere ipuinak eta dinamikak presente izango ditugu, beldurrek adinarekin eboluzionatzen dutela gogoraraziz,hau da, aldatu, areagotu edo txikiagotu egiten dira.Baina guztiok bizi izan ditugu beldurrak eta haiekin konektatu dezakegu  pertsonalki eta profesionalki, nola aurre egin hobeto ulertzeko.


3.modulua: Amorrua, haserrea eta gatazka-konponketa
 
Amorruak eta gatazka-konponketaren gaiak kezka asko sortzen ditu. Modulu honetan amorruaren ikuspegi desberdina eskainiko dugu, gizakiarengan naturala den zerbait bezala hartuko dugu emozio negatibo gisa estigmatizatzeari utziz.Jende  askoren iritziaren kontra,askatasunarekin lotura estua duela ikusiko dugu.Honekin gure integritate pertsonala defendatzen dugu,nor naizen eta nire espazioa markatzeko dudan beharra ,bizitzan hartzen dudan lekua hain zuzen ere.
 
Modulu honetan ikusiko dugu haserrea nola kanporatzen den,bai eta  amorrualdietan nahiz gatazka-konponketan haurrak errespetuz nola akonpainatu ditzakegun ere.
Bizipen-dinamikek eta ipuinek gogoraraziko digute gure amorrualdiak eta umeenak oso antzekoak izaten direla, eta  egunerokoan hori nola adierazten dugun konturatuko gara.

 

4.modulua: Tristura (1.zatia)
 
Haurtzaroan hain presente dagoen emozio honi bere denbora eta lekua eman behar zaio, “zerez egina” dagoen jakin eta nola jokatu egoki  egoera honen aurrean ikastetxean edo gure eguneroko bizitzan .Hautzaroko tristura maitasunarekin lotuta dagoela ulertzen dugu,edo, hobeto esanda,maitasun ezarekin edo eta  norbaiten galerarekin. Azalduko dugu akonpainamendu errespetagarri bat eman nahi badugu,beharrezkoa izango dela helduak gogoratzea bere haurtzaroko beharrak zein ziren,bere momentuko emozioek haurrarengan eragin ez dezaten.
Haurrentzat eredu gara,geure emozioak ondo kudeatzen baditugu,naturaltasunez adierazten baditugu,umeei emozioen kudeaketa positibo baterako estrategiak  ikasteko aukera ematen ari gara.

 

5.modulua: Dolua (2.zatia)
 
Doluaren gaia landuko dugu honako bi alderdi hauek kontuan hartuta:batetik,norbaiten galera, eta, bestetik, heriotzaren gaiak gizartean hartzen duen tabu izaera.

Prozesu natural hau azaltzen edo lantzen duten ipuinak ezagutuko ditugu eta haurren garai ebolutiboa kontuan hartuta sortzen zaizkien kezkekin laguntzeko bitartekoak jasoko ditugu.Doluaren faseak ezagutu eta haur nahiz helduok egoera horiek nola gainditzen ditugun ezagutuko dugu.Oso garrantzitsua da gai honetan helduaren ikuspuntua.Haurrari  informazioa noiz ematen zaion eta informazio hori emateko moduak  haren dolu-prozesuaren garapenean izugarrizko eragina  du.


6.modulua: Autoestimua.
 
Kurtsoari amaiera emateko,dinamika eta ipuin batzuk eskainiko ditugu autoestimu hitzarekin konektatzeko eta nork bere autoestimu egoera baloratzeko.Haurrekin nola jokatzen dugun aztertuko dugu,nola eragiten duten ikasi, haurrek beren buruaz duten balorazioa, hasiera batean onuragarriak diruditen zenbait jokabide.
INFORMAZIO PRAKTIKOA


HIZLARIAK: Ángela Díez de Román
                   Tamara Gutiérrez Barcina
Euren lanari buruzko informazioa: http://vadecuentos.com/
 
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
DATAK: Otsailak 24, martxoak 17 eta 24
IRAUPENA: 3 ordutako 5 modulo
ORDUTEGIA: 11:00-14:00 eta  15:30-18:30

IKASTAROAREN EGUTEGIA:
Otsailak 24: HEZKUNTZA EMOZIONALERAKO SARRERA. BELDURRA
Martxoak 17: HASERREA. TRISTURA, DOLUA
Martxoak  24: AUTOESTIMUA
 
PREZIOA:
·         Modulu bakoitza: 30 €
·         Ikastaro osoa (5 moduluak): 120 €
 
TOKIA: Bizilore eskola aktiboa, Azkoitia
IZEN EMATEA:
-  Izen-ematea webgunean bete: http://bizilore.eus/
-  Izen-emateko epea: 14 de febrero
 
HIZKUNTZA: Castellano
Plaza mugatuak