Haur Hezkuntzako Berrikuntzan irakasle aditua izateko formazioa

2018-09-10

Bereziki 0-6 adin tarteko haurrekin lanean aritzen diren profesionalei zuzenduta, Haur Hezkuntzako Berrikuntza Aditu Titulua sortu du Mondragon Unibertsitateak. Tituluak Haur Hezkuntzako profesionalen profila elikatu nahi du, irakasleak berrikuntza prozesuetarako ahalduntzeko. Lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalaren arteko oreka bilatzeko zereginean eragin nahi du, hala, berrikuntzarako beharrezko konpetentziak garatzeko. 

Ikasturte honetan egingo da lehenengoz formazioa eta izen-ematea irekita dago. 

Informazio osoa

 
 
Haur Hezkuntzako Berrikuntzan irakasle aditua izateko formazioa

Lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei zuzenduta dago titulua. Bereziki interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat. Eraldaketa pertsonala eta norbere nahiz besteen praktikaren gaineko hausnarketa izango dira formazio hoentan lan egiteko bi zutabe nagusiak.

Alexander Barandiaran psikopedagogoa da urtebeteko formazio honen koordinatzailea: abarandiaran@mondragon.edu

Informazio gehiagorako edo madrikulazioa egiteko Jaione Urbietarekin jarri behar da kontaktuan: jurbieta@mondragon.edu helbidera idatzita, edo 943 714188 telefono zenbakira deituta.