Material berrerabiliak probatzeko proiektu batean parte hartzeko deia

2018-12-17

Hik Hasiko taldean, aspaldian aurkeztu zen Reggio Emiliako REMIDAren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena.

REMIDA, jasangarritasunean, sormenean eta berrerabilitako objektuen ikerketan zentratutako proiektu kulturala da. Enpresa desberdinetatik jasotzen diren birziklatutako material anitzak eskolen eskura jartzen ditu, haurrek esperimentatu, manipulatu eta beste erabilpen bat eman diezaieten. https://www.reggiochildren.it/atelier/remida/?lang=en.

 
 
Material berrerabiliak probatzeko proiektu batean parte hartzeko deia

 

Taldean begi onez ikusi zen proposamena, baina Hik Hasitik horrelako proiektua martxan jartzea iaz ezinezkoa zela ikusita, proposamena EMAUSeko jendeari luzatzea erabaki zen.

Beraiekin bilera batzuk egin ondoren, eta ikusita horrelako proiektua martxan jartzeak zer nolako lana suposa dezakeen, erdibideko proposamen bat landu dugu, hau da, gurekin kolaboratu nahi duten ikastetxeetako Haur Hezkuntzako geletan, birziklapenaren txokoa martxan jartzea. Bertan, EMAUSek lortutako material ezberdinak aurkeztuko dira haurrek esperimentatu zezaten.

Oraingoz, froga pilotu moduko bat egin nahiko genuke ikastetxe gutxi batzuekin, bertako irakasleekin proiektua definitzen eta esperimentatzen joateko eta, balorazio positiboa izanez gero, proiektua nahi duten ikastetxe guztietara zabaltzea da nahia.

Beraz, zure ikastetxeak  proiektu pilotu honetan parte hartzea nahiko balu, jarri gurekin kontaktuan lehenbailehen, hikhasi@hikhasi.eus helbidera idatzita