Haurren sexualitatearen gaineko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan

2018-12-21

Urtarrilaren 19an, “Haurren sexualitatea laguntzen” izeneko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan (Iltzarbe, Nafarroa), Laztandu Sexologia-k dinamizatuta. 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30era izango da saioa, 60 euroren truke.
Tailerraren helburua da haurren sexualitatean ikuspuntu holistiko batetik eragitea. Haurren sexu biografian belaunaldien arteko komunikazioa hobetzen lagunduko duten tresna praktiko eta teorikoak landuko dira horretarako. Informazio gehiago nahiz izanez gero, edo izena emateko urtantaeskola@hotmail.com helbidera idatzi daiteke edota 685 796 578 telefonora deitu.

 
 
Haurren sexualitatearen gaineko tailerra egingo dute Ur Tanta eskolan