Elkartasunerako deia egin du Argia Ikastolak

2019-10-20

Azken kontaketen arabera, espero baino euskaltzale gutxiago hurbildu ziren Tuterara, eta arratsaldeko euriak egoera okerragotu zuen. Tuteran ospatu da aurtengo Nafarroa Oinez jaia, Argia Ikastolaren eskutik.

 
 
Elkartasunerako deia egin du Argia Ikastolak

'Izan Argi!' lelopean ospatu da aurtengo Nafarroa Oinez jaia Tuteran. Azken kontaketen arabera, baina, espero baino euskaltzale gutxiago hurbildu ziren Tuterara. Nafarroa Oinez-erako finkatu zituzten helburuak bete ez zirela eta, elkartasun deia luzatu du Euskal Herria irratian Argiñe Kortak, Argia Ikastolako zuzendariak. "Eguraldiak ez zigun lagundu eta espero baino jende gutxiago gerturatu zen Tuterara", azaldu du Kortak. 

Hasiera batean festaren balorazio positiboa egin bazuten ere, azken kontaketen arabera, aurreikuspenak ez dituztela bete ondorioztatu dute eta laguntza deia luzatu du Argia ikastolak, diru zorrak ez pilatzeko. Elkartasunerako beren web gunean, ibilbide birtuala egiteko aukera badago, kilometro birtualak erosis, zonalde ez euskalduneko Tuterako Argia ikastola laguntzeko aukera dugu euskaltzaleok.

Laguntza emateko, kontru korronteak ere erabil daitezke:

Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552

Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 0183 6324

Caixabank ES52 2100 3695 1322 1015 8880

Aurtengo edizioan Errigora eta Daniel Lopez omendu dituzte, euskararen alde egiten ari diren lanarengatik. Horrez gain, jaiaren hasierako ekitaldian 'Txikiak handi' proiektuan aurten egindako lana ere aurkeztu zuten.