Zuberoako ikastolak laguntzeko kanpaina abian da

2019-10-29

Azken urteotan egin duten bezala, Gabonetarako otarreak prestatuko dituzte lurraldeko ekoizpenekin. Azaroaren 1etik abenduaren 1era bitartean eros daitezke saskiak, www.ikaskoli.eus-en.

 
 
Zuberoako ikastolak laguntzeko kanpaina abian da

Egitasmoaren antolatzaileek azaldu dutenez, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik, hizkuntza gutxiagotua da, eta Zuberoan, etxeko transmisioa eteten ari da. Egoera horren aurrean euskararen transmisioa bermatzeko ikastolen zeregina azpimarratu dute eta eremu horretan ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri guztiko elkartasuna ezinbestekoa dutela gaineratu dute.