Kristau Eskoletan grebari ekin diote berriro

2019-11-07

Sindikatuak eta patronala negoziatzen ari dira. Sindikatuentzat azken hartu-emanak ez dira nahikoak izan greba bertan behera uzteko. Ez dute baztertzen, hala ere, akordioa egitea mobilizazioak iraun bitartean. Kristau Eskolako Mikel Ormazabalek adierazi du "urrats garrantzitsuak" egin dituztela.

 
 
Kristau Eskoletan grebari ekin diote berriro

Kristau Eskolen auzian hilabeteko grebari ekin diote gaur, osteguna, berriro. ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuak eta Kristau Eskola patronalak hiru egunez aritu dira negoziatzen. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean elkartu ziren bi aldeak baina ez dute lortu oraingoz akordiorik. Sindikatuek azaldu dutenez, azken hartu-emanak ez dira nahikoak izan greba bertan behera uzteko. Ez dute baztertzen, hala ere, akordioa egitea mobilizazioak iraun bitartean. Kristau Eskolako Mikel Ormazabalek adierazi du “urrats garrantzitsuak” egin dituztela.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak grebarako gutxieneko zerbitzuak lehengotik handitu egin ditu. Jaurlaritzarentzat “neurriz kanpokoa” da greba deialdia. Orain arte Hezkuntza Sailak ez du lan gatazkan zuzenean esku hartu, sindikatuen eta Kristau Eskolaren artekoa delakoan. Sindikatuentzat, hala ere, ardura banatua da, Jaurlaritzaren itunpeko eskolak daudelako tartean.

Iformazio gehiago Berria egunkarian