Ituna lortu dute Kristau Eskoletan

2019-11-11

Bi urteko lan gatazka eta gero adostasuna iritsi da eskola erlijiosoetara. Funtsezko adostasunak lortu dituzte: soldatak igotzea eta lanpostua galtzean beste leku batean jartzea.

 
 
Ituna lortu dute Kristau Eskoletan

Bi urteko lan gatazkaren ondoren ituna iritsi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe erlijiosoetara. Orduetako bileren ondoren, larunbat goizaldean sinatu zuten bost orrialdeko akordioa Kristau Eskola sareak, eta ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek. Adostasunean jaso dira protesten aldarrikapen nagusiak: soldatak igotzea, ikasleen matrikulazioa jaistearen eraginez postua galdu dutenei beste leku bat topatzeko irizpideak ezartzea, ordu osagarriak kontuan hartzea, emakumeak nagusi diren arloetako egoera hobetzea eta erretiro aurreratua bermatzea. Akordioa lortuta, bertan behera geratu da hilabeterako deituta zegoen greba, eta bi urteko lan gatazkaren ostean, normaltasunez izango dituzte eskolak berriro.

Albistearen inguruko informazio gehiago Berria egunkarian.