'Beldur barik' lehiaketako irabazleen eta parte-hartzaileen bideoak ikusgai daude

2019-12-02

10 urte bete ditu Emakundek gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa egiteko antolatzen duen programa honek. www.berdurbarik.eus webgunean daude lan sarituak ikusgai. 

 
 
'Beldur barik' lehiaketako irabazleen eta parte-hartzaileen bideoak ikusgai daude

Emakundek antolatzen duen Beldur Barik programarentzat edizio berezia izan da aurtengoa. Izan ere, gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa egitea helburu duen programa honek 10 urte bete ditu. Azaroaren 23an ospatu zuten aurtengo Beldur Barik topaketa Bilbon eta ekitaldian banatu zituzten aurten izendatu dituzten sariak. Adinaren eta tipologiaren arabera, kategoria ezberdinetan banatzen dituzte sariak, eta hauek izan dira aurten saria eskuratu dutenak:

1. kategoria (12-13 urte): Ikus-entzunezko onenaren saria: Menstruazioa bai!

1. kategoria (12-13 urte): Ikus-entzunezkoa ez den lan onenaren saria: Mundu morearen alde

2. kategoria (14-18 urte): Ikus-entzunezko onenaren saria: El espejo/ Ispilua

2. kategoria (14-18 urte): Ikus-entzunezkoa ez den lan onenaren saria: Letraz

3. kategoria (19-26 urte): Ikus-entzunezko onenaren saria: Ya te pillaré

3. kategoria (19-26 urte): Ikus-entzunezkoa ez den lan onenaren saria: Gafas feministas/Betaurreko feministak

Horiez gain, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Tu contratas maltrato / Tratu txarra kontratatzen duzu ikus-entzunezkoak, "bideoaren kalitatearengatik". Parte-hartze saria, berriz, Denbora Challenge ikus-entzunezkoak lortu du, 1963 boto eskuratuta. Lan guztiak ikusgai daude beldurbarik.eus webgunean.