'Ipuin, liburu eta film moreen gida', hezkidetza sustatzeko

2019-12-06

Hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida prestatu dute elkarlanean Debako Ostolaza Udal Liburutegiak eta berdintasun zerbitzuak.

 

 
 
'Ipuin, liburu eta film moreen gida', hezkidetza sustatzeko

Debako Ostolaza Udala Liburutegiaren eta Berdintasun zerbitzuaren arteko lankidetzari esker, Ipuin, liburu eta film moreen gida osatu dute. Haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsua dela uste dute sustatzaileek eta horregatik osatu dute hezkidetza sustatzen duten ipuinen, liburuen eta pelikulen gida. Azpimarratzen dutenez, “baliabide honen bidez, ekarpena egin nahi dugu irudizko mundu baten bitartez berdintasunezko gizarte bat sortzeko, indibiduala nahiz kolektiboa, berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean oinarrituta. Mundu bat zeinetan haurrek, sexua edozein izanik ere, aukeratu ahal izango baitituzte beren desioak, ametsak eta ilusioak, betiere aukera berdintasunean”. Hainbat adin multzotan sailkatu dituzte ipuinak, liburuak eta filmak eta gaineratzen dutenez, gidan jasotako materiala pegatina more batez identifikatuko da Debako Ostolaza Udal Liburutegian, bilaketa errazte aldera.

Gida deskargatzeko sakatu hemen.