Ostiralean amaituko da 'Booktuberboom' egitasmoan bozka emateko epea

2019-12-10

EAEko 14-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuz sortu da Booktuberboom egitasmoa eta EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan.

 
 
Ostiralean amaituko da 'Booktuberboom' egitasmoan bozka emateko epea

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da Booktuberboom. EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen Booktube fenomenoa baliatzeko egitasmoa da Booktuberboom. Sustatzaileen esanetan, dinamikaren helburua EAEko Booktuber plataforma sortzea da, Euskal Booktuber Komunitatearen lehen hazia landatzen hastea.

Euskarazko booktuber komunitate bat sortzeko akuilu gisa EAEko III. Booktuber lehiaketa abian da aurten 82 booktube jaso dituzte. Horietatik 22 parte hartzailek haien booktubeak publiko egitea erabaki dute, eta ostiralean amaituko da booktube gustukoenari bozka emateko epea. Informazio gehiagorako sakatu hemen.