Eskola naturari irekitzearen balioa nabarmen gelditu da Zumaiako jardunaldietan

2020-11-16

Zumaiako Zumaiena ikastetxean egin ziren iragan larunbatean Natura, eskola bizia jardunaldietan nabarmen gelditu zen haurrei (bai 0-6 urte bitartekoei baina baita handiagoei ere) naturak ekartzen dizkien onurak, bai garapenean, osasunean eta baita ikasketa-prozesuan ere. Ehundik gora hezitzaile batu ziren Zumaiena ikastetxean eta 130etik gora izan ziren streaming bidez jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izan zutenak. Lehenik maila teorikoan Huheziko Iñaki Larrearekin eta Heike Freire pedagogoarekin, eta ondoren esperientziaren talaiatik Ekoguneko Maialen Sistiagarekin eta Alkizako herri eskolako eta Hernaniko Langile ikastolako irakasleekin ikusi ahal izan genituen espazio naturalen abantailak.

 
 
Eskola naturari irekitzearen balioa nabarmen gelditu da Zumaiako jardunaldietan