Joxe Mari Auzmendi omendu dute Legazpin

2020-12-21

Lekanazpi kultur elkarteak antolatuta, omenaldi goxoa egin zion Legazpiko herriak Hik Hasiko koordinatzaile Joxe Mari Auzmendiri. Hango Telleriarte eskola txikian bizi izandako esperientziak eta ondotik, Legazpiko ikastolan irakasle lanetan emandako urteek arrasto sakona utzi zuten Joxe Marirengan eta bere hezkuntza ikuspegian, eta iragan ostegunean, abenduak 17, bere herrikideen omena jaso zuen, Latxartegi aretoan. Otsailaren 13an hil zen Joxe Mari Auzmendi.

 
 
Joxe Mari Auzmendi omendu dute Legazpin

Omenaldian Joxe Mari Auzmendiren ikasle, herrikide, lankide eta lagunek parte hartu zuten, eta familiak Joxe Marik idatzitako Hartu harea eskuetan poesiatik abiaturik sorturiko abestia jaso zuen CD formatuan. Omenaldiaren amaieran, Joxean Larrea Joxe Mariren aspaldiko lagunak eginiko bideo bat ikusi ahal izan zen, Joxe Mari ikastolan irakasle lanetan ikusten den ikus-entzuntzeko hunkigarria.