Haurreskolak, protestan

2021-01-28

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta, greba eguna izan dute urtarrilaren 27a Haurreskolak partzuergoan. Abenduan beste bi greba eginak zituzten, eta urtarrileko bigarrena izan da hau, eta otsailean mobilizazio gehiago egingo dituzte. Funtsean, Haurreskolak Partzuergoko langileen eskubideen eta hezkuntza-proiektuaren defentsan atera dira langileak eta familiak kalera. “Grebara joan gara nahiko gaudelako”, deitoratu dute langileek. “Langileen ehuneko ehunak greba eskubidea urratua eta bestelako oztopoen gainetik”, langileen % 70ak jo du grebara.

 
 
Haurreskolak, protestan

Eskaera nagusien artean daude Haurreskolak partzuergoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean sartzea, 0-3 etapari dagokion aitortza emateko, eta zerbitzuaren doakotasuna, familientzat lagungarria izan dadin. Horrez gain, ordezkapenak taxutzea ere eskaera nagusien artean dago, bereziki aurten COVID-19arengatik eta matrikulazioa jaitsi delako, ordezkoen antolaketa okertu egin dela salatzen baitute.