Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

2021-05-03

Mapi Urrestik gidatuko du aurten ere  psikomotrizitate erlazionaleko ikastaroa. Urresti psikologoa, sexologoa eta harreman psikomotrizista da. 15 urteko esperientzia du familiekin, irakasleekin nahiz hezkuntzako profesionalekin lanean, eta bera ere aurrez irakasle izana da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Unibertsitatean. Bere jardunean haurra eta helduaren arteko harremanean jartzen du arreta.

2021-22 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez.

Informazioa eta izen ematea hemen.

 
 
Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

Psikomotrizitateak joko librean du oinarria. Aktibitate honen helburu nagusia haurrak ondo pasatzea da. Haurrari jolasgune bat eskaini nahi zaio libreki, minik egin gabe, nahi duen jolasetan aritzeko. Haurra mugimendu librean, jolas librean, bere garapen integrala bideratzen du (garapen afektibo, emozional, kognitibo, motor, sozial eta morala). Bestalde, harremanak (helduarekin edota beste haurrekin) garatzeko parada ere izango du. Haurrak arriskurik gabeko espazio batean jolastuko du libreki eta bere jokoan bere inguru familiar, eskolar eta sozialean gertatzen diren arazoak eta gatazkak islatu egingo ditu. Jolasaren bidez bere zailtasunak aterako ditu eta ahal den neurrian Psikomotrizitatearen laguntzaz gertaera hauek landu eta gaindituko ditu. Bestalde, leku askotan egin ezin dituen gauzak egiteko aukera izateak egunerokotasuneko gertaera eta betebeharretan lasaitasuna emango dio. Psikomotrizitate gela, haurra minik eman gabe, sentitu eta nahi duena egiteko lekua da, haurrak diren bezala azaltzeko espazio librea. Beraien beharrak, nahiak, desioak ateratzeko lekua. Haur osasun orekatua bideratzen duen prebentzio tresna da, haurraren garapen afektibo emozional osasuntsua bideratzeko, etorkisunean nortasun orekatu bat bideratzen duena. Psikomorizitateak haurrari bere nahia eta desioarekin konektatzen lagunduko du. Haurra libre sentituz bere jolas plazerran sartu eta bere nahi edo desio kontziente eta inkonzienteak bideratuko ditu. Bere nortasuna eta kreatibitaea adierazleak ateratzen lagunduko du. Zer den eta zer nahi duen hauta dezake espazio honetan.

PROGRAMA Helburuak, Konpetentziak eta Ikaskuntza Emaitzak Ikastaroan parte hartuko duten ikasleek (irakasle zein hezitzaile) helburu hauek barneratuko dituzte: - Gorputzaren bidezko komunikazioak eskatzen duen errespetuzko entzute, itxarote eta laguntzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen hastea haurraren garapen aldiak (afektibo, emozional, motor, moral eta sozialak) positiboki garatzen lagunduz. - Era berean, formakuntzan parte hartuko dutenek, haurrek egingo duten jolas librea ikustea, behatzea eta beren beharrak interpretatzen hastea. - Horrela, haurraren garapen integrala bultzatzean genero ikuspegiaren kontzientzia hartuz psikomotrizitate jardueretan genero desberdintasunak sortzen dituzten egoerak antzeman eta berbideratzeko estrategiak garatzea. - Haurrei psikomotrizte gelan bizi dituzten emozioak onartu, ulertu eta erregulatzeko errekurtsoak izatea. Emozio guztien funtsio erregulatzeilea ezagutu eta bideratzen ikastea.