Udako Topaketa Pedagogikoetako izen-ematea zabalik dago

2021-05-18

Gaurtik ekainaren 15a bitartean zabalik egongo da 21. Udako Topaketa Pedagogikoetan izena emateko epea. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira eta 25. urteurrena dugun honetan, 25. ikastaro eskainiko ditugu. Guztiak EHUren Donostiako HEFA fakultatean ( HEFA -I eta HEFA II eraikinetan) izango dira 9:00etatik 14:00ak arte. Uztailaren 5ean, 16:30ean, 2. Hausnarketa Kolektiboa egingo dugu.

*Ikastaroek kopuru mugatuak dituzte eta HIK HASIko harpidedunek lehentasuna izango dute eta, ondoren, aurrena izena eman dutenek.

**HIK HASIko harpidedunek prezio berezia izango dute

***Liburuxka

 
 
Udako Topaketa Pedagogikoetako izen-ematea zabalik dago
  • Barnekotasuna hezkuntzan: norberaren zaintzak besteak zaintzea dakar Miren Camison
  • Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz Alvaro Beñaran
  • Jolasaren bidezko heziketa sortzailea Benjamin Barandalla
  • Eskoletako kanpo espazioak jolaserako espazio al dira? Txusma Azkona
  • Askatasuna: mugatutako errealitate batean, desioak gauzatzeko tresna Ane Ablanedo
  • Dislexia Dislegi Elkartea eta Libe Oñederra
  • Heriotzaren lanketa Patxi Izagirre eta Ane Izagirre
  • Mugak jarri autoestimua zainduz Nerea Mendizabal
  • Bitartekaritza bost pausotan Elena Egiguren eta Leire Inza
  • Kontaidazu istorio bat Ixabel Agirresarobe
  •  Haurrak kontalari Yolanda Arrieta
  • Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa Esther Uria
  • Estresa eta antsietatea COVID-19aren garaian Ibon de la Cruz
  • Ahalduntze emozionala irakasleen gaitasun pedagogikoak hobetzeko Jokin Beristain
  • Familia eta eskolaren arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola
  • Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa Iñaki Arana eta Iratxe Vázquez
  • Irakasleak indartzeko baliabideak, gaur egungo egoeratik abiatuta Saionara Barrena eta Naiara Jimenez
  • Pedagogia sistemikora hurbilketa Jon Zarate eta Lorea Unamuno
  • Zirimiri: oinarrizko yoga teknikak ikasgelatan ongizatea lantzeko Haritz Azkue
  • Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan Marina Pintos
  • Yoga eta ipuinak uztartuz Maite Arrese
  • Meditazioa oinez naturan Naiara Gorroño
  • Mindfulness-a (Arreta Osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan Pello Urkidi
  • Gorputza eta bizipena; baliabide pedagogikoak Eider Zuriarrain
  • Budapesteko PIKLER-LOCZYko 0-3a Jutka Kelemen eta Timea Juhazs
  • Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuaz zoriontsuak! Urko Arozena