Euskal Herri osoko haurrak itzuli dira dagoeneko ikastetxeetara

2021-09-08

Sare eta lurralde guztietan hasi da, dagoeneko ikasturte berria.  Iazko antzeko neurri eta protokoloekin itzuli dira itzuli haur eta gaztetxoak ikastetxeetara. Ipar Euskal Herriko ikasleak izan dira itzultzen lehenak, irailaren 2arekin hasi baitziren.  Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxe gehienetan irailaren 7an hasi ziren eta irailaren 8arekin hasi dira, ostera, hiru lurralde horietako ikastetxe publikoetako ikasleak eta Nafarroakoak.

 
 
Euskal Herri osoko haurrak itzuli dira dagoeneko ikastetxeetara

Aurten, bigarren urtez, pandemiak eta COVID-19ari aurre egiteko protokoloek markaturik hasiko da ikasturtea. Nafarroan ikasturte berrirako neurrien artean zalantza gehien eragin duena ordutegi jarraiari eusteko erabakia izan da. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok adierazi zuen Nafarroako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ordutegi jarraitua izango dutela, eta ikastetxeek astean lau egunetan eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko dituztela goizeko eskolen ondoren.  Ia 108.000 ikaslek eki diote ikasturte berriari Nafarroan; horietako %65,1ek sare publikoan. Ikasle gehienak gaztelaniako ereduan matrikulatu dira: %75, A ereduan —ikasgai guztiak gazteleraz dituzte, euskara ikasgaia izan ezik— edo G gaztelera hutsezkoan ikasiko dute. Ia 36.000 ikasle ariko dira PAI ingelesezko ereduan, gutxi gorabehera ikasleen herenak.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan 2020-2021eko ikasturtean COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurri ia berberak mantenduko dituzte, hala musuko nola distantziei eta higieneari dagokionez. Iaz ez bezala, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola kirola egin ahal izango da aurten. Barnetegiek ere euren ohiko jarduerari ekin ahalko diote, aurreko ikasturtean itxita egon ondoren.

 

Ipar Euskal Herriko ikasturte hasierari dagokionez, aurrez aurreko eskolei eustea izan da ezaugarrietako bat, nahiz eta protokolo zainduekin hasi duten kurtsoa. Beste ezaugarri bat, ohi bezala, euskaraz ikasteko nahikaria guztiz ezin gauzatzea izanen da kurtso honetan ere, lau eskolak galdegin badute ere murgiltze ereduan irakastea, hiruk lordu tue baiezkoa, ez da hala izan Larrainen. Alta, Murgiltzean abiatu dira Larraineko eskola publikoko haurrak, nahiz eta ez duten ikuskaritza akademikoaren baimenik ukan gela irekitzeko. Bardozen, ostera, ikastola berriarekin ekin diote ikasturteari, Seaskako 32.a