Pantailen erabilpen kontrolatua eta arduratsua aldarrikatu dute 0-6ko jardunaldietan

2021-11-22

Biziki interesgarriak izan dira ostiralean eta larunbatean, BECen eta Zumaiako Zumaiena ikastetxean egin ditugun 'Pantailak 0-6an. Zertarako?' jardunaldiak. Gaur eguneko haurrak “natibo digitalak” direla zalantzan jarri, eta babesa, neurriak, kontrola, ardura eta gidaritza behar dituztela nabarmendu dute gaian adituak direnek, Anna Ramis pedagogo kataluniarrak, Alvaro Beñaran psikomotrizistak eta Amaia Arroyo-Sagasta HUHEZIko irakasleak. Larunbateko jardunaldiak Zumaiako Udalaren babesarekin egin ziren.

 

 
 
Pantailen erabilpen kontrolatua eta arduratsua aldarrikatu dute 0-6ko jardunaldietan