EAErako hezkuntza akordioaren oinarriak ezagutzera eman dira

2022-02-10

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak “Euskal Hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak” izeneko dokumentua aurkeztu du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berri bat egiteko prozesuaren baitan Hezkuntza Akordioa egin nahi da aurretik, eta horretarako osatu da aipatu dokumentua. Aurreko hilabeteetan ehun eragiletik gora pasa dira Hezkuntza Batzordetik euren ekarpenak eginez eta han azaldutakoekin osatu da berau. Orain, behin behineko dokumentu honi ekarpenak egiteko tartea irekiko da otsailaren 27a bitartean eta ondoren Legebiltzarretik pasatakoan osatuko da azken dokumentua. Handik Eusko Jaurlaritzara bidaliko da eta hark Hezkuntza Lege berria egiteko ardura hartuko du.

Besteak beste, eraldaketarako oinarri gisa markatzen dira hezkuntza sistemaren hizkuntza eredua, gobernantza-ereduak, irakasleen prestakuntza eta bizidetza positiboa.

 
 
EAErako hezkuntza akordioaren oinarriak ezagutzera eman dira