Zabalik dago 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berriko izen-ematea

2022-03-15

Lehen Hezkuntzan dagoen hobekuntza-premiari erantzuteko, irakasleentzako formazio berria sortu du HIK HASIk: Lehen Hezkuntza eraldatzen izenekoa. Bi urteko formazioa izango da, Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei eta baita aholkulari, zuzendari, ikasketaburu edota arduradun pedagogikoei ere. Irakasleon esku-hartzeen inguruko gogoetatik abiatuta, ikaste-prozesuan bidelagun izateko tresnak jasoko dituzte formazioan hezitzaileek. Horrez gain, formazio pertsonala eta ikastetxeetara bisita pedagogikoak egingo dira. Egitaraua.

 
 
Zabalik dago 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berriko izen-ematea

Badira jada urte batzuk Haur Hezkuntzan eraldaketa pedagogikoa hasi zenetik. Euskal Herrian, asko dira Haur Hezkuntzan paradigma aldaketa egin duten ikastetxeak. Eraldaketa horren testuinguruan hazi eta hezi diren haurrak Lehen Hezkuntzara iritsi ahala, hasi da Lehen Hezkuntzan ere mugimendua, , eta horrek dakarren prestakuntza beharrari erantzuteko bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasik.

Gradu osteko formazio berri honekin irakaslearen esku-hartzearen gaineko hausnarketari heldu nahi zaio, espazio, denbora, material eta abarrez gogoetaz gain, irakasleon esku-hartzeaz gogoeta partekatu eta sistematikoa egitea ezinbestekoa baita.

Lehen Hezkuntzan ere benetako premia dago haurraren jakin-minari eta motibazioari erantzungo dioten ikaskuntza prozesuak abian jartzeko. Horretarako eta benetan konpetentzietan sakontzeko bidelagun izango den hezitzaile gogoetatsuak tresnak behar ditu. Bi urteko formazio berri honek hori eskaintzen du:

 

  • Nori zuzendua? Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei. Sare eta lurralde guztietako irakasleak batuko dira formazioan.
  • Edukiak: Irakasle gogoetatsuaren rola; 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoak ezagutzen; hezkuntza proiektuaren prozesua; espazioen antolaketa; ebaluazio hezigarria; ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi konstruktibista eta neurotzientziaren ekarpenak); oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea; pedagogia sistemikoa…
  • Formatzaileak: Aritz Larreta (arduradun pedagogikoa), Alvaro Beñaran (formazio pertsonalaren arduraduna), Ane Ablanedo, Nora Salbotx, Irene Lopez-Goñi, David Castrillo, Marisol Uria, Neus Sanmarti, Elena Laiz, Leire Arana…
  • Matrikulazioa: martxoaren 15etik apirilaren 30era. Plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute HIK HASIko norbanako harpideek.

 

Ardatzak:

  • Irakaslearen profila marraztuz: irakaslearen funtzioa, ezaugarriak, irakasle gogoetatsua, etengabeko formazioa. (Aritz Larreta)
  • Bizitzarako hezten: oinarrizko konpetentziak (Irene Lopez-Goñi)
  •  6-12 urte arteko haur eta gaztetxoak ezagutzen (Ane Ablanedo)
  • Ikaste- prozesua ulertuz. Mahai-ingurua: konstruktibismoa eta neurozientziak (Nora Salbotx- David Castrillo
  • Ikaste-prozesua lagunduz: ebaluazio hezigarria / ikasteko ebaluatu (Marisol Uria - Neus Sanmarti)
  • Eguneroko zaintza ikuspegi feministatik (Nora Salbotx)
  • Ongizate emozionala zainduz: bidelaguntza emozionala (Aitziber Ayesta)
  • Ikaste-prozesua zainduz: bidelaguntza pedagogikoa (Elena Laiz)
  • Ikaste-prozesua antolatuz (Garbiñe Igarategi, Junkal Lertxundi, Aritz Larreta)
  • Ikasteko aukerak zabalduz: aniztasuna aberastasun iturri (Pello Agirrezabal, Txaro Etxeberria)
  • Sormena elikatuz: arterako konpetentzia (Onditz Mendizabal)
  • Iker dezagun:  zientzia eta teknologiarako konpetentzia
  • Tresna digitalen erabileraz hausnartuz: konpetentzia digitala (Amaia Arroyo) komunikaziorako konpetentzia
  • Begirada matematikoa zabalduz: matematikako konpententzia (Leire Arana, Aritz Larreta)
  • Pedagogia sistemikoa: familia eta eskola elkarrekin (Saionara Barrena, Iratxe Vázquez)
  • Bisita pedagogikoak
  • Formazio pertsonala (Alvaro Beñaran)