Hezkuntza Akordioa berretsi dute Legebiltzarrean

2022-04-07

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak hezkuntza akordioa onartu du adostasun oso zabalarekin. Legebiltzarreko taldeen %90ek babestu dute: EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute (75 eserlekuetatik 68). PP+Cs-ek eta Voxek kontra bozkatu dute.

 
 
Hezkuntza Akordioa berretsi dute Legebiltzarrean

Legebiltzarrak Hezkuntza Akordioa berretsi ostean, orain Eusko Jaurlaritzari dagokio Hezkuntza Legea idaztea.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak bozketaren ondoren adierazi du  «erantzukizun eta ilusio handiz»  beteko duela Jaurlaritzak dagokion mandatua eta legea ontzeko ardura. «Parlamentuak lezio bat eman digu guztioi. Hezkuntza jarri du herri honen etorkizuneko politika nagusitzat», adierazi du. Ikaslea ardatz izango duen legea urrian aurkezten saiatuko direla aurreratu du.

EH Bilduko Ikoitz Arrese legebiltzarkideak adierazi  du euskalduntzean «jauzi» bat izango dela. Ondoren, HIK HASIko Joxe  Mari Auzmendi gogoratuz amaitu du bere hitzartzea:  “Joxe Mari Auzmendi jostuna zen, Joxe Mari Auzmendi ezberdinen arteko harigilea zen eta Joxe Mari Auzmendi gaur oso pozik egongo litzateke lortu dugun akordio honekin. Haren haria ez da eten. Egon dadila lasai dagoen tokian, haren haria ez delako eten. Eta beraz, eta, horregatik, Joxe Mariri omenez bukatu nahi dut esaten Euskal Herriak behar du enaren alde, denok, gauden tokitik egin behar dugula bultza. Bultza Euskal Hezkuntza"