Euskarak milaka herritarren babesa izan du

2022-05-23

Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Donostian iragan larunbatean milaka eta mila herritarrek, gazteek deituta, Euskara Aurrera lelopean. Euskaraz ikasteko eta azterketak euskaraz egiteko aldarrik asko entzun ziren, gazteen ahotatik. Herritarren babesa eta «herri gogoa» euskalduntze prozesuaren oinarrizko zutabe dela azpimarratu zuen manifestazioak, baina, aldi berean, prozesuak administrazio publikoeon laguntza behar duela aldarrikatu zuten. 

 
 
Euskarak milaka herritarren babesa izan du

Ipar Euskal Herriko ikasleek bi pankarta handi zabaldu zituzten: «hezkuntza euskaldunaren bidean» ikasleei «borrokarako» deia egiten ziena bata, eta Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroaren aurpegi alderantzizkatua ageri zuena bestea: «zure jukutriaz gaindi, euskaraz ikasiko dugu» leloarekin. Aldarrikapen gehiago ere izan ziren; hala nola, pantailetan euskara sendotzearen aldekoa. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren atarian, berriz, Euskal Herrian Euskarazeko kideek Espainiako eta Frantziako estatuen «inposizioa» salatu zuten, eta euskarak «burujabetza» behar duela aldarrikatu.