Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

2022-07-01

60 egunetako grebaren ostean, Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera uztea erabaki dute. Erabakia ez dute hartu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren proposamenarekin ados daudelako, oraindik ere ez baitute onargarritzat jotzen. Hainbat langileen egoera prekarioak eraman ditu greba bertan behera uzteko erabakia hartzera.
 

 
 
Nafarroako haur eskoletan greba bertan behera utzi dute

Haur eskoletako langileen prekarietatearekin bukatzea eta umeen duintasuna aintza hartzea izan da greba honekin defendatu nahi izan dutena, baina Nafarroako Gobernuaren aldetik ez dute inolako jarrera eraikitzailerik topatu, eta are gehiago, euren duintasunarekin jokatzen ari direla uste dute.

Nahiz eta momentu honetan greba bertan behera utzi, Haur Hezkuntzako lehen zikloari irtenbide integral eta duin bat emateko lanean jarraituko dutela adierazi dute, eta sendo itzuliko direla helburu horren alde lan egitera.