HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai

2022-11-11

HEIZEren 10. jardunaldiak Bilboko Hezkuntza Fakultatean bildu zituen atzo eskola publikoko zuzendariak eta beste hainbatek ikastetxetik bertatik egin zuten jarraipena. Aurten aukeratutako gaia Etapen arteko lotura izan da. Eskola publikoko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean dagoen lotura falta izan zen hizketagai nagusia, gainerako etapetan eta zikloetan ere lotura lantzeak duen garrantzia ahaztu gabe.

Nerea Permach EHUko irakasleak etapen arteko loturak egiteko balizko proposamen bat aurkeztu zuen, koordinazio egiturak, prozedurak eta metodologiak zein izan beharko luketen azalduz. Ondoren, taldetan bilduta gaur egungo egoera eta hori hobetzeko ikusten diren aukerez mintzatu ziren bertaratutakoak. Ikastetxeetan zeudenei ere hausnarketarako galderak bidali zitzaizkien eta erantzun guztiak jasotakoan ondorioak eta erronkak zehaztuko ditu HEIZEk.

 
 
HEIZEren 10. jardunaldietan etapen arteko lotura izan da aztergai