Arrakastaz burutu dira Hik Hasiren 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiak

2022-11-29

400 partaide inguru bildu ziren BECn azaroaren 25ean eta ia 300 Donostiako EHUn azaroaren 26an Hik Hasik antolatutako "Hizketan hasi ezinik" jardunaldietan. Udazkenero antolatzen ditu Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzendutako jardunaldiak eta aurten ere arrakastaz burutu dira. "Hizketan hasi ezinik" izenbupean, gaur egun umeak hizketan hasten diren momentua atzeratzearen arrazoiak zein diren eta hori saihesteko bideak eta moduak zein izan daitezkeen aztertu zen lau hizlariren laguntzarekin: Cira Rodriguez psikomotrizista terapeuta eta logopeda, Marijo Ezeizabarrena eta Junkal Gutierrez EHUko irakasleak eta ikerlariak, eta Nekane Galparsoro logopeda.

 
 
Arrakastaz burutu dira Hik Hasiren 'Hizketan hasi ezinik' jardunaldiak