Kalera atera dira irakaskuntza publikoko irakasleak

2022-12-14

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan, hezkuntza "publikoa, euskalduna eta propioa" aldarrikatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka daudela adierazteko.

Sindikatuen datuen arabera, langileen % 60k bat egin du grebarekin; aldiz, Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntza Saileko Ikuskaritzara igorririko datuetan oinarrituz, eta ikastetxeen % 90aren gaineko informazioa jasorik, ikastetxe horietako irakasleen %34,1ek egin du bat greba eskubidearekin.

Arratsalderako ere egin dituzte manifestaziorako deiak hiriburuetan 18:00etan. Bilbon, Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean bilduko dira (Kale Nagusia, 85); Donostian, Alderdi Ederren, eta Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.

 

 
 
Kalera atera dira irakaskuntza publikoko irakasleak