Irakasleak ere protestara atera dira Iparraldean

2023-01-19

Frantziako Gobernuaren erretreta-erreforma planen aurkako mobilizazioak egiten ari dira Frantziako Estatuan eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, eta irakasleak ere kalera atera dira. 10.000 pertsona inguru elkartu dira Baionan izan den manifestazioan, azken urteotako jendetsuena izan da.

 

 
 
Irakasleak ere protestara atera dira Iparraldean

Frantziako Gobernuak mahai gainean ezarri duen pentseion erreformak, besteak beste, erretreta hartzeko adina atzeratu nahi du, 64tik 67ra. Macronek planaren kontrako lehen protesta eguna izan da  Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantziar osoan, gehiago etorriko dira.

CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSUren artean osatu dute intersindikala Pirinio Atlantikoetako Departamenduan. LAB sindikatuak ere bat egin du bBaionako mobilizazioarekin eta ELBk eta EH Baik ere deitu dute parte hartzera. Sindikatuen arabera, hezkuntzako langileen % 60k egin du bat deitua zegoen lan-uztearekin.