Nafarroan D ereduan matrikulatzeko deia egin dute euskalgintzako eragileek

2023-02-22

Martxoaren 6tik 17ra izango da Nafarroako eskoletan aurrematrikula egiteko garaia eta Nafarroako euskalgintzako hainbat eragilek eta mugimenduk D ereduan matrikulatzeko kanpaina abiatu dute. Zerotik aurrera aukeratu euskara! lelopean familiak haurrak euskarazko ereduan matrikulatzera bultzatu nahi dituzte, une hau delako “familiek haurrentzako nolako etorkizuna nahi duten erabakitzeko garaia”. Argi dute euskararen aldeko hautuak aberastasuna dakarrena, “eleaniztasunerantz urratsak eg iteko aukerak zabaltzen baitizkigu. Eta horrekin batera, aniztasunari, elkarbizitzari eta etorkizunari ateak irekitzeko hautua da euskara”.

Bi astetan zehar kanpaina hau bultzatzen arituko dira Euskalgintzaren Kontseilua, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Sortzen elkartea, NIZE, HE Gurasoak, LAB, ELA, Steilas, AEK, IKA, Eremu Diskriminatutako Gurasoak, Zaldiko Maldiko eta AET.

 
 
Nafarroan D ereduan matrikulatzeko deia egin dute euskalgintzako eragileek

Aurtengo matrikulazioaren berrikuntza baten berri ere eman du Nafarroako Gobernuak: 27.900 eurotik beherako errentak dituzten familientzat doan izango dela. Ni publikoa naiz lelopean egingo den matrikulazio prozesuak beste  berrikuntz batzuk ere izanen ditu: udalerritik kanpo matrikulatuta dauden umeen jantokiko kuota Gobernuak ordainduko du, betiere jatorrizko udalerrian haur eskolarik ez badin badago eta toki librerik ez baldin badago; eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan ratioa 25 ikasletik hogeira jaitsiko da. Martxoaren 6an abiatuko da bai 0-3 zikloan eta bai 3-6 urteko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.