Hazi Hezi

Inprentan da udako HAZI HEZI

Inprentan da udako HAZI HEZI

Atarikoa: Euskararen balio hezitzailea

Gaurkoa: Naia Torrealdai, Bilgune Feminista: “Egungo zaintza erregimen bidegabea aldatzea
sistema errotik aldatzea da”

Gai nagusia: Etxeko hizkuntza erabakitzen

Elkarrizketa: Maite Azpiazu eta Iker Agirre, Oinherri. ““Haurtzaroa da txikitasunaren neurri politikoa”

Astez aste, urtez urte

Gurasoak mintzo: Bakarrik baina konpainia onean

Jolasgela: Alazne Ugartetxea

Sormenaz: Alaine Agirre: “Nire doluari besarkada bat izan da ‘Karena’-ren harrera”

Iritzia: Jon Eskisabel

Eskuratu nahi baduzu, egin harpidetza (urtean lau zenbaki, 20 eurotan): www.hikhasi.eus/harpidetza

 

Hik Hasi

Filosofia egiten ikasiz

Filosofia egiten ikasiz

Platon, Descartes, Aristoteles, Kant… Gizonezkoen izen propioak datozkigu gogora filosofia hitza entzutean. Baina filosofia pentsalari haiek ziotena baina askoz ere zabalagoa da. Eta zergatik ez, dibertigarriagoa ere bai. Jakinmin elkarteak filosofia saioak antolatzen ditu haurrak eta helduak filosofiara hurbiltzeko helburuz. Haur Filosofia saioak, Matthew Lipman, Haur Filosofiaren sortzaileak egindako ekarpenari jarraituz antolatzen dituzte. Lipmanek hezkuntza-praktika aldatu beharra ikusi zuen: pentsamenduaren alderdi kognitibotik harago joan eta memorizazio hutsa alboratzeko beharra ikusi zuen. Hark bezala, dogmatismotik urrundu eta pentsamendu kritikoa, autonomoa, sortzailea eta arretatsua bultzatzea dute helburu Jakinmin elkarteko kideek. Joxe Mari Auzmendi Bekaren aipamen berezia jaso zuen Jakinmin elkarteak eta Hik Hasik antolatutako Udako Topaketetan ikastaro bat eskainiko dute. 

Albistea

Akademiaren okupazioa bertan behera utzi du Seaskak, Euskal Elkargoak bermatuko duelako brebetako azterketak zuzentzea

Akademiaren okupazioa bertan behera utzi du Seaskak, Euskal Elkargoak bermatuko duelako brebetako azterketak zuzentzea

Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren Baionako egoitzaren okupatu zuen Seaskak pasa den asteko asteazkenean, eta Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroarekin bilkura bat lortu arte ez zirela mugituko iragarria zuten. Ministroaren erantzunik ez dute jaso, baina bai Euskal Hirigune Elkargoarena, brebetako zientzietako proba euskaraz egiten duten ikasleen azterketak zuzendu egingo direla bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak, eta ondorioz, Seaskak bertan behera utzi du okupazioa.

Albistea

Nafarroako haur eskola publikoetako langileek 50 egunetik daramatzate greba mugagabean

Nafarroako haur eskola publikoetako langileek 50 egunetik daramatzate greba mugagabean

Greba mugagabearen 50. egunean agerraldia egin dute Nafarroako 0-3 Plataforman biltzen diren hezitzaileek. Plataformak jendarteari adierazi nahi izan dio "joan den astean Nafarroako Gobernutik jasotako eskaintza ez dela nahikoa eta iraingarria dela, greba bertan behera uzteko helburu bakarrekin egin dela eta ez zikloa behingoan duintzeko". 

Albistea

Jokin Bildarratzek hezkuntza hitzarmenari loturiko ekintzen egutegia zehaztu du

Jokin Bildarratzek hezkuntza hitzarmenari loturiko ekintzen egutegia zehaztu du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Hitzarmenean jasoriko 43 ekintza zehatz identifikatu eta horientzako egutegia egin du. “Euskal Hezkuntza Sistemaren planifikazio estrategikoa, Gobernantza eta parte-hartzea, Ekitatea eta segregazioaren aurkako politikak, eta Eraldaketa pedagogikoa dira Euskal Hezkuntza Sistemari bultzada emateko zutabeak” aurkeztu ditu.

Albistea

Seaskak okupazioarekin segituko du Hezkuntza ministroa ikusi arte

Seaskak okupazioarekin segituko du Hezkuntza ministroa ikusi arte

Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoak Frantziako Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu dute asteazkenean, eta okupaziori eutsiko diote azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz Hezkuntza ministroak euren aldarrikapenak entzun arte.