Albistea

Hilabete daramate greban Nafarroako 0-3ko hezitzaileek

Hilabete daramate greban Nafarroako 0-3ko hezitzaileek

Maiatzaren 2an ekin zioten Nafarroako 0-3 zikloko hezitzaile eta langileek greba mugagabeari. Ratioak jaistea, soldatak igotzea eta langileak gehitzea eskatzen du 0-3 Plataformak, baina Nafarroako Gobernuak eskaera horietara iristen ez den proposamena egin die. Hilabetera protesta ikusgarria egin dute, Maria Txibite Nafarroako presidenteari pardel zikinak jarri dizkiote.

Hazi Hezi

Txikien neurrira bertsotan

Txikien neurrira bertsotan

Gurasotasuna edo amatasuna bertso jardunarekin uztartzeaz hitz egin genuen Erika Lagoma Pombarrekin (Lesaka), Uxue Alberdi Estibaritzekin (Elgoibar), Amaia Agirre Arrastoarekin (Villabona) eta Oihana Iguaran Barandiaranekin (Amasa). Euren bizipenak eta biziraupenak aletu ondoren bertsoa eta gurasotasuna/amatasuna definitzeko hitz bana izan zen lehen eskaera.

Hik Hasi

Begoña Pedrosa elkarrizketatu dugu 269. Hik Hasin

Begoña Pedrosa elkarrizketatu dugu 269. Hik Hasin

  • Gai nagusia: Haur Filosofia, Jakinmin elkartearekin
  • Elkarrizketa: Begoña Pedrosa. "Jakintza gai desberdinetatik datozen irakasleak elkarrekin lanean jarriko ditu curriculum berriak"
  • Ekarpena 1: Euskaraz irristatuz gozatu
  • Ekarpena 2: Dramatizazioa lehentasunezkoa da (EHAZE)
  • Ahalduntze eskola: Betaurreko kritikoak jantzita, hobe
  • Proposamena: 'Mantangorri'
  • Atzeko atetik: Irune Garaikoetxea Diaz

Albistea

Ostiralean itxiko da 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazioko izen-ematea

Ostiralean itxiko da 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazioko izen-ematea

Lehen Hezkuntzara datorren eraldaketari erantzuteko Hik Hasik  sortu duen formazio berriko izen-ematea ostiralean, ekainak 3, itxiko da. Graduondoko formazioa bi ikasturtekoa da eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Hezkuntza Departamenduak homologatua dago.

Albistea

10 urteak ospatuta, indaberrituta jarraituko du HAZI HEZI-k

10 urteak ospatuta, indaberrituta jarraituko du HAZI HEZI-k

Giro ederrean ospatu genuen HAZI HEZI aldizkariaren hamargarren urteurrena Adunan. Haziera eta heziketa aldizkari bati dagokion eran, ume, heldu zein adinekoak, familia osoak, elkarrekin ospatu genuen jaia. Seme-alabak, gurasoak eta aitona-amonak aritu ziren Alazne Ugartetxea irakaslearekin eskulanak egiten Alaia Martinen agurreko bertsoen ondoren, edota egunerokotasunean familietan sortzen diren gatazkei aurre egiteko pilulak hatzen Nerea Mendizabalen eskutik, eta jarraian, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunaz gozatzen. Harpidetza egiteko aukera ere izan zen. Hona hemen festako argazki galeria eta 28 kanalak egin duen erreportajea. 

Albistea

Ikasgela batzuetako ratioak jaitsiko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bai ikastetxe publikoetan eta baita kontzertatuetan ere

Alde batetik, Hezkuntza Sailak, STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek akordioa sinatu du  “euskal hezkuntza sare publikoaren antolakuntza modernizatzeko eta ardatz estrategikoak indartzeko”, eta bertan, hainbat hezkuntza etapatan ratioak jaistea onartzen da. Bestetik, itunpeko ikastetxeei dagokienez ere, ratioen jaitsiera aurrikusten da, publiko egin den Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko dekretuaren zirriborroak jasotzen duenez.