Albistea

HAZI HEZI eraberritu dugu, hamargarren urteurrenean

HAZI HEZI eraberritu dugu, hamargarren urteurrenean

Datorren astean ikusiko du argia HAZI HEZI eraberrituak. Haziera eta heziketa aldizkariaren hamargarren urteurrenean, jantzi berriekin etorriko da HAZI HEZIren 40. zenbakia, gaurkotua, freskotua eta arindua. Oraindik ez bazarete harpide egin, hemen duzu aukera! 

Albistea

Nafarroako haur eskolek greba mugagabea hasi dute

Nafarroako haur eskolek greba mugagabea hasi dute

Maiatzaren 2.arekin greba hasi dute Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek. Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek protesta eta mobilizazioetara jo dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak haur eskoletako baldintzak duindu ditzan. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: ratioak jaistea eta hezitzaileen lan baldintzak duintzea. 

Albistea

Nafarroako haur eskolak greba mugagabea hasiko dute datorren astean

Nafarroako haur eskolak greba mugagabea hasiko dute datorren astean

Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek protesta eta mobilizazioetara jo dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak haur eskoletako baldintzak duindu ditzan. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: ratioak jaistea eta hezitzaileen lan baldintzak duintzea. Mahai negoziatzailea sortu arte, Nafarroako Haur Eskolen 0-3 Plataformek greba mugagabea hasiko dute datorren astelehenean. 

Albistea

Ostiralean itxiko da 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berrriko izen-ematea

Ostiralean itxiko da 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berrriko izen-ematea

Lehen Hezkuntzan dagoen hobekuntza-premiari erantzuteko, irakasleentzako formazio berria sortu du HIK HASIk: Lehen Hezkuntza eraldatzen izenekoa. Bi urteko formazioa izango da, Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei eta baita aholkulari, zuzendari, ikasketaburu edota arduradun pedagogikoei ere. Irakasleon esku-hartzeen inguruko gogoetatik abiatuta, ikaste-prozesuan bidelagun izateko tresnak jasoko dituzte formazioan hezitzaileek. Horrez gain, formazio pertsonala eta ikastetxeetara bisita pedagogikoak egingo dira.

Edukiak: 

  • Tutore gogoetatsuaren rola.
  • 6-12 adin tarteko haurren ezaugarriak.
  • Hezkuntza proiektuaren prozesua.
  • Espazioen antolaketa.
  • Ebaluazio hezigarria.
  • Ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi sozio-eraikitzailea, psikologia kognitiboa eta neurotzientziaren ekarpenak) .
  • Pedagogia sistemikoa.
  • Oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea...

Egitaraua

*Eusko Jaurlaritzako Hezkunta Sailak  homologatutako formazioa da. eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin homologazioa tramitean da.

**Izen-ematean lehentasuna izango dute HIK HASIren harpideek.

Hik Hasi

Ikasle ekintzaile eta parte-hartzaileen dinamika Bernat Etxepare lizeoan

Ikasle ekintzaile eta  parte-hartzaileen dinamika Bernat Etxepare lizeoan

Animatuak, ekintzaileak, parte-hartzaileak eta konprometituak dira Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle asanblada osatzen duten gazteak. 400 ikasletik 83 dira batzorde batean ez bada bestean parte hartzen dutenak, kopuru esanguratsua inondik inora. Ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatzen dituzte eta lizeoko urteak beste modu batera bizitzeko aukera ematen diete, ikasleek diotenez.

Albistea

Hezkuntza Akordioa berretsi dute Legebiltzarrean

Hezkuntza Akordioa berretsi dute Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak hezkuntza akordioa onartu du adostasun oso zabalarekin. Legebiltzarreko taldeen %90ek babestu dute: EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute (75 eserlekuetatik 68). PP+Cs-ek eta Voxek kontra bozkatu dute.